XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FANTASIA BAT

AUTOBUSEAN zoazenean
itsas aldeko leihoetan
eseri zaitez
beti.

Gauez
hilargia ateratzen denean
itsasoa zilarreztatzean
han
harkaitz hartan
Anbotoko Damia agertzen da.

Damia
Anbototik itsasoraino jaitsia
Greziatik etorri berria den
Saforekin solasaldi goxoan
ihardutera.

Gau guztia igaro dute.

Goizaldean
autobusean
itsas aldeko leihoetan
eseritzen zarenean
poema hau jasoko duzu
zuretzat
harkaitz hartan.

Autobusen zoazenean
itsas aldeko leihoetan
eseri zaitez
beti.

Zure eguneroko egunerokotasuna
olatuetan
ITO DADIN =
.